Araushausteak heldu dira. Erdu ta bilakatu Mozorro!

Otsailaren 15ean hasita eta hilaren 25a arte, Aratusteak izango dira Bilbon. Lehen asteburuan Kopla Txikien VI. lehiaketa eta VIII. Torrada eta Pontxe lehiaketa izango dira protagonistak.

Bigarrenari, osteguneko kalejira musikatuak emango dio hasiera. Ostiralean, Farolin eta Zaranbolas atxilo hartu eta irainduko ditugu.

Aratustetako larunbata erregularrerako, Konpartxetarrok ihaz erabakitako idei berberari emango diogu bultza: Inorkeriak/Arauhausteak. Ezertaz disfrazatu ezean, Mozorro bilakatuko gara Euskal Herrietako tradizioak azalberrituz. Etxeko arropa eta traste zaharrak jantziko ditugu, nor garen ezkutatuko dugu, eta gure iruditegi herrikoia lantzen jarraituko dugu hiritarkeria, garapenkeria eta dominazioa kritikatuz. Horregatik, gurekin Mozorro izan nahiez gero, jarraian iradokizun batzuk:

Gurekin bat egin nahi baduzue, datozen asteazken eta ostiraletan izango gara Karmelako goiko pisuan lan-ta-lan. Animatu! Sorpresa ikaragarriak izango ditugu!

ETA ALDI BEREAN, GASTEIZEN… KAPITALAREN HIRIA INFERNU BILAKATUKO DUTE: