Azkenekoak 7

Jarana Marrana | Arrigon Auzolana | Karmela GARAtú | Maravillas Edonon

JARANA MARRANA. Etxe hutsen berreskuratze lanetan ematen diren isunei eta ezustekoei aurre egiteko erresistentzia kutxa bat antolatu dute. Azaroak 9 Txirbilenean, 18.30etik aurrera, ordena zehatzik gabeko ekimen pilo batek osaturiko jaialdia burutuko da. Kontzertuak, DJ-ak, enkantea, bakarrizketa, hitzaldia, jatekoak eta abar izango dute lekua parekorik gabeko jai honetan. Ez duzue horrelakorik ikusiko!

Gure partez, han izango gara laguntzen, eta nabarmendu nahiko genuke, Marra Junior militante antiarrazistak “Espacios Blancos” hitzaldia. Bestalde, argi utzi dute antolatzaileek ez dituztela menperapen jarrerarik onartuko (arrazakeria, transfobia, homofobia, klasismoa, kapazitismoa, lodifobia, sexismoa edo espezista). Ongietoriak Jarana Marranara!

ARRIGON AUZOLANA. Azaroak 17, goizeko 9.00etatik aurrera auzolana burutuko dute Arrigorriagako Gaztetxean, beraz, zuen eskuak ez ezik, zuen gogoak ere oso baliagarriak izango dira!

KARMELA GARAtú. Santutxuko Karmela gune berreskuratuak barne jardunaldiak burutuko ditu azaroaren 15-16 artean. Honen helburua, espazioaren etorkizunerako proiekzioa eta honetarako harremanak lantzea litzateke. Karmelan lagundu eta bidea egiteko prest bazaude, hurbil zaitez eta parte hartu!

MARAVILLAS EDONON. Maravillaseko lagunak absolbituak izan dira, bai, baina errepresioa aurrera doa eta oraindik 70.000 eurotako isun mehatxua daukate. Horregatik, Konpartxe Komantsak Maravillas gaztetxearekin hartu duen konpromisoa dela eta, ekimen berezi bat prestatzen ari gara. Horretarako, inguruko gaztetxe eta gazte asanbladetara hurbilduko gara hurrengo asteotan (ahal dugun heinean), honi buruz informatzeko. Adi!!!