Azkenekoak 5

Mundialito | Anna Campbell | Okupazio Bulegoa | JaiKurtso Berria | Harro

Ez dago su etenik! Aste nagusia bukatu, Astika Herria atondu eta martxan gaude berriro!

Inor baino azkarrago, Bilbo Reggae Skins-ek Karmelan burutu duten Mundialito Antiarrazista Mistoa izan dugu. Abuztuaren 31an,arrazismoa borrokatu zuten reggae eta futbolaren bitartez. Mundiala izan zen!

Bigarren, Anna Campbelleko lagunak ditugu. Pasa den astean Gentrifikazioaren inguruko hitzaldiaren ostean, Irailaren 16ko asterako Aurkezpen Astea ari dira antolatzen. Hitzaldiak, mintzodromoa, ibilaldiak, proiekzioak eta abar dituzte zorron prest. Beraz, gorde data!

Hirugarren, baina soilik pare bat eguneko distantzian, Okupazio Bulegoa dator. Irailaren 6an hasi baitzuten Pelota kalean aholkularitza saioak, eta ostiralero izango dira. Badakizue, okupatu ezazue, baina ganoraz!

Eta azkenik, urrun, baina sendo, Konpartxe Komantsako kideok Irailaren 25 hasiko ditugu Hileroko Asanbladak. Beraz, antolakuntzan lagundu nahi baduzue, hitzorduaren lekua laster argituko dugu.

Ah, adierazpen berezi bat! Gogoratu, Irailaren 21ean, larunbata, HARRO plataformako lagunek EuroPride-aren aurkako jardunaldia antolatu dute, manifestaldi bat burutuko delarik. Irteera, Arriagatik, 17.30ean. Gure borrokak eta desirak merkantilizatzearen kontra!