Aste Nagusi Ostekoak

Dekorazioa

Urtero bezala, azkenengo egunerarte ez dugu bukatu txosnaren dekorazioa… Ez dugu inoiz ikasiko! Mila esker parrandazale, rotulki-ero, ipurterre guztiei.

barrapea

Objektu galduak

Desmuntatzen geundela, hurrengo objektuak agertu dira… suposatzen dugu txandalari ta musikarienak izango direla. Karterak eta identifikazio ezezagunak, euren jabeei helarazten saiatuko gara… Zuenak diren objektuak berreskuratzeko, jarri gurekin kontaktuan inprimaki bidez

Hurrengo kedada

Ta bizirik darraigun bitartean, Astika Herriko jaietarako atontze lanak aurrera doaz. Datorren irailaren 7an, goizeko 10etatik, trasto guztiak ordenatzen ibiliko gara, han bazkaldu ta asanblada egiteko.

Laster elkar ikusiko dugulakoan, eta balorazio sakon bat egin bitartean, mila esker guztiei! Artista, asanblada, proiektu, lagun, kide, gaztetxe, bisitari, eta zoro guztiei! Zuek barik, ezin!