EUTSI KLOTILDE!

Astika Herriari buruz asko esan dezakegu, baina esan dezakegun guztia eskas geratuko da han gertatzen diren bizipenekin alderatuta. 18 urtez okupatutako nekazal-punk auzo autokudeatua. Porlana eta garai industrialen aztarnez inguratuak, bizitza eta amalurraren aldeko apostua egin zuten hango lagunek. Gaur, EAJ eta Labartain SL enpresek XVI. mendeko baserriak, 10 pertsonen etxebizitzak eta hainbat ekimenetarako erabiltzen den industria-nabe ederra bota nahi dituzte. Esan gabe doa, Komantxe Konpartsa ere espazio-proiektu horren parte den heinean, mehatxu hau oso pertsonalki hartu dugula.
Ez duda, Uztailak 16, 11:30etan, #Erandio-ko udaletxean, Astika Herriaren Defentsan elkarrateratzera gonbidatzen zaituztegu. Astikaren izaera eramango dugu gurekin.
