Denok jakingo duzuenez, mundu mailako pandemia dela eta, ekimen ta jarduera ugari bertan behera geratzen ari dira gobernuen aginduz. Berez, 100 pertsona baino geihagok parte hartuko duten ekimenak dira jo-puntuan daudenak batez ere, COVID19aren zabaltzea oztopatzea helburu dutelarik. Eskolak eta erresidentziak itxi dira 15 egunez eta jende asko bere etxetik hasi da lanean. Hala ere, garraiobideak aktibo daude, eta oraindik ez da soldatapeko lana gelditu.
Udal eta esparru pribatuko ekimenak ez ezik, jarduera herrikoiak ere eragina jasaten ari dira.
Deustuko Jai Batzordeak, asteburu honetan hasiko ziren Deustuko jaiak bertan behera geratuko direla azaldu du, jadanik 11.000 euroko diru-zuloa sortu zaielarik. Bihar Karmelan burutuko zen Brigada Internazionalisten abestien inguruko saioa, Iñaki Berazategi zaintzeagatik, ez da egingo. Portugaleteko merkatuan ere, musika irlandar kontzertuak antolatuak zituzten larunbaterako, Seisiún eta TNSP2 taldeekin, eta, nola ez, bertan behera. Uribe kostan ere, Txorimalo gaztetxean burutu behar zen Gazte Prentsa Bulegoko jaialdia (Kaleko Urdangak, Striknina…) bertan behera geratu dela jakin dugu.
Dakizuenez, martxoa osoan ekimenak antolatu dituzte gune autokudeatu ezberdinek Ibaizabal Itsadarrean zehar Maravillasekin elkartasuna adierazteko. Ba zera,asteburu honetako ekimenak bertan behera geratuko direla jakin dugu: Deustuko Gazte Lokaleko kontzertuak, Arrankudiagako eta Txarraska gaztetxekoak aurrerago egingo dira.
Berri gehiago ditugunean, argitaratuko ditugu. Zaindu asko zuen burua, eta ondokoarena!
