Irola Kalean: Etxebizitzaren autodefentsa

2020ko urtarrilaren 16an, Komantxe konpartsak, etxebizitzaren defentsa jorratzeko mahaingurua antolatu genuen. Karmelako eta Okupazio Bulegoko kideek lagunduta, Maravillas gaztetxeak dituen zama ekonomikoak arintzen saiatu ginen.
Bartzelonako Sindicat de Barri del Poble Sec, Sindicat Habitatge Raval eta Portugaleteko Eskubide Sozialen Bulegoko kideak etorri ziren mahainguruan parte hartzera. Irola Irratiko kideek, solasaldia grabatu eta honako irrati-saioa sortu dute eztabaida zabaltzearren.

Entzuteko, FM107.5n, irolairratia.org-n edo hemen zuzenean:

Gainera, otsailaren 8an, Errondoko Auzo Etxean, gaia berrartuko dugu: