Karmelako egitaraua 19-20

Hona hemen Karmela “super baliabide herrikoiaren” 19-20 kurtsorako ikastaro eta tailerrak. Badakizue, proposamenik baldin badaukazue edo zuen burua jende gehiagorekin antolatu nahi baduzue, asanblada iraunkorra daukate asteartero 19.00etan eta eskura daukazue beti karmela@karmela.eus

Gure partetik, konpartsakideok ostegun-ostiraletako kafetetan ibiliko gara urtarriletik aurrera, proiekzioak, hitzaldiak eta solasaldiak lagunduta. Adi egon!