DOINU, DDTBAKANETAK ETA FAIRPLAYER
2025eko udazkenetik aurrera gutxienez, hainbat musikari eta bandek Spotifytik musika kendu eta proiektu hurari boikot egitea erabaki zuten, Palestinan Israelek aurrera eraman duen genozidioarekin harremandura zeudelako enpresaren etekinak. Honek bestelako plataforma alternatiboen existentzia ekarri zuen lehen planora, batzuk youtube bezian proiektu bertikal eta pribatuak, edota profesionaltasunari zuzendutako kooperatibak. Qobuz, Tidal, Soundcloud, eta Bandcamp izan dira horietako ezagunenak agian.
Musikariak.eus sortu zuten Euskal Herriko hainbat musikarik, tartean euskal musikagintzaren ikurra izaten teamtzen den Fermin Muguruza, adibidez. Ruper Ordorikak edo Gorka Arbizuk, bestelako iritzia plazaratu zuten, ez ote zion boikot horrek, euskal musikarien hedapen iada prekarioari kolpe egingo.
Bestelako banda eta ekoizleek aldiz, beste proiektuak sortzen ibili dira. Software askearen urrezko garaian, komunitatearen ahalmena baliabide digitalak sortzeko ikaragarria da. Interoperabilitatea batzutan, deszentralizazioa bestetan, baina autogestioan beti.
Bilbo inguruko doinu.org proiektuak google playn eskuragarri jarri du Doinu aplikazioa. Bertan, estilo anitzetako musikariek euren katalogoak entzun eta deskargatu ditzakezu Hivefy-ren forka den aplikazioa instalatuz. Proiektuaren kudeatzaileek egindago musika zerrendak ere entzun ditzakezu, eta zuk zeuk deskubritu beharko duzu musika, modu askean, algoritmorik ez baitago.
DDT Banaketak dakizuenez, proiektua berriztatzen ari dira: lokal berria erosi eta atontze lanetan daude, euren web gunea guztiz zaharberritu dute, eta oraingoan euren katalogoan banatzen dituzten diskak entzun ditzakezu. Horretarako, camp.ddtbanaketak.com helbidean instalatu dute faircamp software askea eta dohakoa. Sartu, kuxkuxeatu, eta ahal/nahi izatekotan erosi zerbait, edo egin dohaintza!
Esan beharra dago, faircamp softwarea ere erabiltzen duten beste proiektu interesanteak daudela, hala nola, kataluniako fairplayer.org eta bere fairplayer.band erreproduktorea. DDTkoaren berdina da, baina kasu honetan, deszentralizatuagoa da. Distri, zigilu edo bandak, euren faircamp instantzia propioa egiten dute, zerbitzari autonomoan edo hostinga alokatuz, eta gereo, euren katalogoak aprtekatzen dituzte errrproduktore lanak egiten dituen webgune baten. Saretua, autokudeatua, banatua.
Espero dugu honekin, musika berriak, lokalak eta burujabeak entzun eta partekatzeko bideak erraztea. Orainaldi oparoa biziko dugu iturri desberdinak erabili eta zaintzen baditugu.



