ERREKALEOR ERASOTUA | AZET VS ISUNAK | GAZTETXEEN TOPAKETA ELORRION | DDT-K LOKAL BERRIA
Isunak eta oldarraldiak dakarzkigu honako newsleterrean.
Errekaleor Auzo Askeak asteotan jasaten ari den oldarraldi faxista salatzea dagokigu. Lehenik VOX alderdi faxistak auzoan egindako agerraldiak probokazioa sustatzea zuen helburu, auzoko jendea mehatxatu eta euren irudia kemen faltsuaz janztea.

Orain berriro, zipaioek VOX-en diskurtsoa bere egin, eta Errekaleorren azpijokoekin dabiltza auzoko egitura soziala zapuztearren. Inguruko fabriketan bizi diren etxegabeak desalojatu eta Errekaleorreko etxeetan sartzen lagundu ditu ertzaintzak, auzoan biolentzia eta desestabilizazioa sortu nahian, euren presentzia eta jendearen identifikazioak justifikatzeko. Honek, erasoak sortu ditu auzokideen aurka, eta pertsona bat ospitalean dago ingresatua. Ez da Errekaleor etxegabeak edo migrariak errefusatzen dituena, aldiz, udaletxea, jaurlaritza eta indar polizialak dira jende hauen ongizatea bermatu beharko luketenak eta harri gisa erabiltzen dituztenak auzoa zauritzeko.
Horren adibide da ere AZET etxebizitza sindikatuak pairatzen duen egoera: familia baten etxegabetzea eragozteagatik, 5000€ isun eskakizunak dauzkate. Berriz ere, botereak boterea babesten.
Gaztetxeen beharrez eta horzmugez hitzegingo dute Euskal Herriko gaztetxe eta gazte asanbladek Elorrion egingo den topaketan, hilaren azkenean. Desalojoak, musika eszena, euskara, tailerrak eta egitarau oparoa sortu dute 29-30 astebururako.
Hurrengorarte esan baino lehen, Bilbin dagoen DDT Banaketak egoitzari buruz hitz batzuk bota nahi genituzke:
Ia 40 urte beteko dituen DDT Banaketak (etekin asmorik gabeko denda, argitaltetxe autokudeatua, musika zigilu horizontala) egoitza berria erosteko erabakia hartu du. Erabaki potoloa, beti lokal desberdinetan mugitu izan delako, bai orain Zirika! dena eta Gatazka izandakoa, edo oraintxe Martzana Kaian daukaten lokaltxoan. Bilbiko plazan luzerako instalatzeko aukera agertu zaie, eta dudatu gabe aurrera jo dute, Bilboko kontrakulturari espazio egonkor eta zentrala emateko asmoz. Kolektiboki ordaindu nahi duten proiektua da, batez ere musika autokudeatua eta liburu eta aldizkarien banaketa zintzoari bultzada eman nahi diotenen artekoa. Beraz, Kranba! konpartsatik, nahiz eta jabego pribatuaren oso zaleak ez garen, hainbeste maite eta beharrezkotzat jotzen dugun proiektua ahal dugun modu guztietan babestuko dugu. Lehenik eta behin, diru-bilketara animatuz: sartu hemen eta dohantza egin! https://www.ddtbanaketak.com/eu_ES/crowdfunding
Bestetik, egiten ari diren auzolanetan laguntzera animatzen zaituztegu, euren telegrameko kanalean iragartzen duten bezala.
Guk gure aletxoa jarri dugu, baietz guztion artean Bilboko kontrakulturarentzat erreferente izan dena, datorren belaunaldien proiektuentzat ere tresna gako bihurtu.


